Yakovlev 42 taldearen aurkako salaketa artxibatu dute
Politika
Gaizka Leitza Alduncin
2026, urt. 28 - 12:01
Yakovlev 42 musika taldearen aurkako salaketa artxibatu egin du epaileak. 2024ko otsailean hasi zen auzia, Guardia Zibilak taldearen abestien hitzetan ustezko gorroto delitua ikusi ondoren. Horren ondorioz, Oiartzungo taldeko sei kidek deklaratu behar izan zuten Donostiako epaitegian.

