Xabier Zabalo Zumarragako presoak gradu erregresioa jasan du
Politika
Ane Garitaonandia
2025, mar. 05 - 08:03
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea jarri dio Xabier Zabalo euskal presoari emandako hirugarren graduari, eta Zaballako espetxera itzuli behar izan du bigarren graduan.
Sare Herritarrak erabakia kritikatu du, eta mobilizaziorako deia egin du ostiralerako, 20:00etan, Urretxuko Potros plazan.