Urgulleko Jesusen Bihotza “memoria demokratikoaren aurkakotzat” katalogatzea eskatu dute
Politika
Irene Garitagoitia Beitia
2025, eka. 03 - 16:06
Donostiako Sinbologia frankistari buruzko Lantaldeak aho batez ebatzi du eskulturak erregimen frankista eta haren ideologia nazional-katolikoa goraipatzeko sinbolotzat hartzeko ezaugarri eta baldintza guztiak betetzen dituela, “memoria historiko eta demokratikoaren guztiz aurkakoa”. Eneko Goia alkateak esan du "ez dagoela ados" lantaldeak ebatzi duenarekin.