Skip to main content

Sorzabalek bere tortura kasua berriro irekitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalean

Politika

Udane Arbeo Astigarraga

2025, aza. 13 - 14:11

Iratxe Sorzabal euskal presoak Guardia Zibilak 2001ean egindako torturen kasua berriz irekitzeko eskatzea erabaki du, Espainiako Auzitegi Nazionalak pairatutako “tratu gizagabea” onartu ostean. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak salaketa berriz ireki behar dela defendatu du. Espainiako epaitegietara joko dute lehenik, eta horiek urratsik eman ezean, nazioarteko bideari ekingo dio Behatokiak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista