Sortuk dei egin du jatorri eta kultur aniztasunari herri gisa eta ikuspegi eraldatzailearekin heltzeko
Politika
Ane Garitaonandia
2025, ots. 24 - 12:02
Herrigintzako hainbat eremutako 500 lagun bildu dira Andoainen, Plaza Hutsean. Euskal Herrian irekitzen ari den ziklo politikoa herrigintzatik nola indartu landu dute, jatorri eta kultur aniztasuna gai nagusitzat hartuta.

