Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egingo dituzte abuztuaren 2an 11 hondartzatan
Politika
Maite de Felipe
2026, uzt. 16 - 14:07
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egingo dituzte abuztuaren 2an Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde. Hala iragarri dute ostegun honetan Donostian egin duten agerraldian.
Azken edizioa izan beharko lukeela nabarmendu dute deitzaileek. Izan ere, horrek erakutsiko luke “oraindik erregimen itxian jarraitzen duten presoak kalera irteten hasi direla eta konponbidearen bidean sakondu” dela.
Horiek horrela, berretsi dute “elkarbizitza justu eta iraunkor baten eraikuntzan” lanean dihardutela, eta mobilizazioak konpromiso horren isla direla. Argi utzi dute “helmuga eskuratu arte lanean jarraituko dutela, hau da, euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria lortu arte”.

















