Santurtziko EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio gaztearen hilketari dagokion guztia argitu dezala
Politika
Xabi Ealo
Udaltzaingoaren esku hartzearen ondorioz hil zuten gazteari dagokion dagokion guztia ahalik eta lasterren argitu dezala eskatu dio Santurtziko EH Bilduk udal gobernuari.
Alderdi subiranistak elkartasuna adierazi dio gaztearen familiari eta zenbait zalantza argitzea ezinbestekoa dela deritzo. Besteak beste, ea esku hartu zuten udaltzainek gaztearen ezaugarri pertsonalak ezagutzen zituzten, edota ez zergatik igaro zen hainbeste denbora poliziaren jarduneti, santurtziarra ospitalera eraman zuten arte.
Pasa den asteazkenean 30 urteko gaztea hil zen Santurtziko udaltzaingoaren esku hartzean taser pistola batekin eraso egin ostean. Gaztearen familiak auzibidea zabaltzeko asmoa erakutsi du zer gertatu den argitzeko, eta bien bitartean, biktimaren aldeko justizia eskatu zuten pasa den asteburuan Santurtzin egin zuten manifestazioan.

















