Skip to main content

Rosa Zarra biktima gisa aitortzen dutela adierazi dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak

Politika

Udane Arbeo Astigarraga

2025, aza. 12 - 14:11

Rosa Zarra Marin 1995ean Ertzaintzaren pilotakada batek eragindako zaurien ondorioz hil zen donostiarraren oroimenez hirian jarritako plakak harrabotsa sortu du. Esan Ertzaintzako sindikatu korporatiboak Zarra poliziaren ekintzaren biktima izan zela aitortu izana baliogabetzeko eskatu du, eta Donostiako Udalak jarritako plaka kentzeko. Bada, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak berretsi dute Rosa Zarra biktima gisa aitortzen dutela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista