Skip to main content

Pasaiako sarraskian poliziak eraildako lau lagunak biktima gisa aitortu ditu Jaurlaritzak

Politika

Irene Garitagoitia Beitia

2025, mar. 18 - 12:03
Aitortza ofiziala emateko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak prestatu duen txostenaren zenbait pasarte aurreratu dituzte senideek. Lehenik eta behin ondorioztatu da bizitzeko eskubidea urratua izan zela. Era berean zehazten da poliziak nahita eta askoz lehenagotik planifikatutako ekintza baten ondorioz izan zirela erailak, eta bizitza kentze hori nahita egindakoa izan zela. Bestalde, txostenaren arabera, kasua ez da behar bezala ikertu eta justizia administrazioari dagokionez, zehazten da ez zela jarrera proaktiborik izan ikerketa judiziala bultzatzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista