Skip to main content

Nafarroako Torturatuen Sareak IV. Nazioarteko konferentzia iragarri du

Politika

Irune Rejano Oyarzun

2025, urr. 23 - 14:10

Nafarroako Torturatuen Sareak torturari buruzko laugarren nazioarteko konferentzia aurkeztu du ostegun honetan, azaroaren 6an eginen dutena, ‘Inpunitatea: erreparaziorik ezaren eta errepikamenaren bermea’ lelopean.

Topaketak torturetatik bizirik atera diren pertsonak, legelariak eta giza eskubideetan adituak bilduko ditu, torturaren eta zigorgabetasunaren arteko binomioa aztertzeko, Ipar Irlandako eta Espainiako Estatuko kasuei arreta berezia eskainiz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista