Nafarroako Parlamentuko batzorde batek Bardeako tiro poligonoa bisitatu du
Politika
Ane Garitaonandia
2025, mar. 06 - 11:03
Parlamentuaren ordezkaritzari harrera egin diote Jose Manuel Bellido Bardeako Aire Kuarteleko teniente koronel buruak, baita ofizialorde nagusiak eta Ingurumena Babesteko Ataleko kideek ere. Jose Maria Agramonte Bardeako Batzarreko lehendakaria ere bertan izan da.
Bardeako tiro poligonoa “ingurumenaren aldetik jasangarria” da, Jose Manuel Bellido koronelak Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza batek Erribera parke naturaleko instalazioetara egindako bisitan nabarmendu duenez.
Bardeako tiro eremuaren kontratua luzatzeko asmoa agertu dute UPNk eta PSNk, parlamentuak gune militar horretara eginiko bisitan. Bestalde, eremua desegitea eskatu dute Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. EH Bildu ez da Bardeako tiro poligonora joan.