Skip to main content

Milaka herritarrek euskal presoen eskubideak aldarrikatu dituzte Bilbon

Politika

Maria Blanco Martin

2026, urt. 12 - 10:01

Beste behin ere euskal presoen giza eskubideen urraketak amaitzeko eskaria ozen entzun da Bilbon, Sare Herritarrak deituta. Euriak tregoa handirik eman ez duen arren, bertaratutakoek ozen aldarrikatu dute sufrimenduaren amaiera eta Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei ere babesa adierazi diete. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute "salbuespenezko" legedia bertan behera uztea eta presoei legeria arrunta aplikatzea.
Era berean, salatu dute biktimen mina "interes alderdikoien mesedetan" erabiltzen dela, eta biktimen "kategorizazioa" salatu dute. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jo dute biktima guztien aitortza eta adierazi dute haien memoria etika publiko partekatuaren futntsezko elementua izan behar dela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista