Martxoaren 3ko urteurrenaren harira, solasaldiak, erakusketak eta ekitaldi nazionala antolatu du LABek
Politika
Maite de Felipe Suso
2026, urt. 22 - 13:01
Martxoak 3ko sarraskiaz geroztik 50 urte igaro dira 2026 honetan, eta horren harira, egitarau berezia diseinatu du LAB sindikatuak. Ostegun honetan eman dute horren berri Gasteizko Zaramaga auzoan egindako agerraldian. Azaldu dutenez, erakusketak eta solasaldiak egingo dituzte, eta egunean bertan ekitaldi nazionala burutuko dute hiriko Europa Biltzar Jauregian.

