Skip to main content

Martxan dago jada Etxetic zerbitzuko 11 zentro operatiboen sarea

Politika

Irene Garitagoitia Beitia

2025, Maiatza 16 - 14:05
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Etxetic zerbitzuak lurraldeko 1959 etxeri ematen die laguntza iraupen luzeko zaintzak egiten, hau guztia, hurbileko 11 zentro komunitarioen bitartez eramaten dute aurrera. 2023an Amaia Antxustegik Gizarte

Ekintzaren saileko foru diputatuak, jakinarazi zuen, aldundiak Etxetic zerbitzua zabaltzen jarraituko zuela. Bi urte igaro direnean, Antxustegik berak zerbitzuaren hedapenari buruzko balantzea egin eta ohartarazi du aurreikusita zeunden 11 zentroak dagoeneko martxan daudela.

Etxetic zerbitzua Bizkaian ezartzeko prozesua mailaka egin dela azaldu du foru diputatuak, ezarri zen lehena Etxanizekoa, Bilbon izanik eta azkenak Mungia eta Basaurikoa. Etxean ematen diren zainketei laguntzeko doako zerbitzua da, zehazki mendekotasuna duten pertsonei eta haien zaintzaileei zuzenduta dagoena. Programak, Antxustegik azaldu duenez, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeaz gain, familiek beren gain hartzen duten zaintza-karga ere hobetzen du. Gaineratu
du, erabiltzaileek eta euren zaintzaileek adierazi dutela jasotako laguntzarekin pozik daudela.

Etxean egiten diren zainketak pertsonalizatzea da programaren xedea, etxean bizi nahi dutenei horretarako aukera ematea eta baita egoitzen transformazioa bultatzea ere. Programak beraz, aurrez aurreko laguntza eskaintzen du, zentroetan bertan, baina baita laguntza telematikoa ere, azken hau etxetik egiten da, gailu teknologikoen bidez. Europar Batasunak finantzatutako Etxetic ereduaren parte bi baldintza baino ez dira bete behar, batetik, familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren jasotzailea izatea, eta bestetik,erreferentziako Etxetic zerbitzu bat egotea onuradunaren bizilekuari dagokion eragin eremuan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista