Skip to main content

Kaleko afari solidario elkarteak salatu du Donostiako Udalak ez duela debekua kentzeko asmorik

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 31 - 11:07

Donostiako Udalak ez du Kaleko Afari Solidarioak egiteko debekua kentzeko asmorik. Hala jakinarazi du Donostiako alkate Jon Insaustik, ostegun honetan afariak antolatzen dituzten boluntarioekin izandako bileran. Boluntarioek jakinarazi dutenez “ez dute adostasunik lortu” eta “Donostiako Udalak ez du debekua kentzeko asmorik”. Gainera, salatu dute “alkateak ez diela beste bilera bat egiteko aukerarik eman, ezta beste alternatiba batzuk zehatzeko ere”.

Kideek azaldu dutenez, kaleko afari solidarioak debekatzeak 300 lagun inguru otordurik gabe uztea ekarriko du, eta nahiz eta udalak “bere kabuz” ‘Otorduak programa’ handitzeko plana martxan jarri nahi duen, afarietara joaten ziren gehienak ez daude programa horren barruan. Dena den, badirudi “alternatiba” horrek denbora beharko duela; izan ere, alkateak bileran baieztatu duenez “lekuak bilatzeko zailtasunak izan dituzte eta administratiboki lan handia egin behar da”. 

Bestalde, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak bat egin du Donostiako Udalaren jarrerarekin. Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan azaldu du otorduak eta bestelako laguntza “ondo antolatutako” erakundeen bitartez eman behar direla. Era berean, azpimarratu du udalak neurri horiek hartzea “ulergarria” dela, haren hitzetan, “inguruko herrietako etxegabeak Donostiara etortzen direlako”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista