Skip to main content

Kalean bizi direnentzat harreragune berria zabalduko du Gasteizko Udalak Zaramagan

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, aza. 19 - 12:11

Kalean bizi diren lagunentzat harreragune berri bat zabalduko dute Gasteizko Zaramaga auzoan. Udalak jakinarazi du neguan, behin behinean, eskuragarri egotea aurreikusten dutela. Hala, oinarrizko egokitzapenak egin ostean, espazioak 24 plaza berri eskainiko ditu. Hauek aurretik zeuden 40 tokiei gehituko zaizkie. Azaldu dutenez, zerbitzua tenperatura baxuak, elurra edo bestelako eguraldi txarra ematen denean aktibatuko dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista