Jaurlaritzak larritzat jo du sektore publikoa euskalduntzeko lege esparrua zalantzan jartzea
Politika
Udane Arbeo Astigarraga
2025, abe. 10 - 14:12
Enplegu Publikoaren Legearen hizkuntza-eskakizunei buruzko artikuluarekin kezkatuta daude Eusko Jaurlaritzan. Izan ere, artikulu horrek behartzen du sektore publikoko lanpostu guztiei hizkuntza eskakizun bat ezartzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak planteatzen du Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela.

