Iratxe Sorzabal epaitu dute berriro Espainiako Auzitegi Nazionalean
Politika
Ane Garitaonandia
2025, ots. 28 - 11:02
Iratxe Sorzabal epaitu dute berriro Espainiako Auzitegi Nazionalean. 12 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak haren kontra, 1995ean izandako atentatu bategatik.
Beste behin ere tortura mahai gainean egon da, bere testigantzan eta auzitegiko mediku txostenean. Sorzabalek esan du 2001ean atxilotu orduko inkomunikatu eta bortizki torturatzen hasi zirela. Martxoan beste epaiketan izango du.