Iparragirre eta Karasatorre euskal presoei erdi askatasuneko erregimena ukatu die Espainiako Auzitegi Nazionalak
Politika
Maite de Felipe Suso eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, api. 23 - 13:04
Marixol Iparragirre eta Juan Ramon Karasatorre euskal presoei erdi-askatasuneko erregimena ukatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko zaintzako epaileak, eta bigarren gradua berrezartzeko agindu du. Martuteneko eta Zaballako espetxeetako tratamendu batzordeek bi presoei 100.2 artikulua aplikatzeko erabakia hartu zuten eta, horrenbestez, egunez eta astean zehar kartzelatik ateratzeko eskubidea zuten.

















