Skip to main content

Independentzia aldarrikatu du Ernaik Faisaien Uhartean

Politika

Irati Alvarez

2025, uzt. 29 - 15:07

Ernai gazte antolakundeak Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu du Irun eta Hendaia artean dagoen Faisaien Uhartean ekintza baten bidez. Gazteek plaka bat eta ikurrina jarri dituzte Bidasoia ibaian dagoen irlan. Hain zuzen ere, ostegun honetan uhartearen jabetza Espainiako Estatuaren eskuetatik Frantziako Estatuaren eskuetara pasatuko da. Gazte antolakundeak aldarrikatu du uharte hori eta Euskal Herria ez direla "ez Frantzia, ezta Espainia ere".

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista