Imanol Pradales izango da Euroeskualdearen presidentea
Politika
Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano
Astearte honetan Imanol Pradales lehendakariak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, Mathieu Bergé Euroeskualde, Mugaz Gaindiko, Lankidetza eta Portu eta Aireportuetarako eskualdeko kontseilariak agerraldia egin dute Gasteizen, Ajuria Enean.
Pradales Akitania Berria, EAE eta Nafarroako Euroeskualdearen buru izango da eta harrera ekitaldian honen presidentziaren makila jaso du.
Pradalesek nabarmendu du "ohore eta erantzukizun handia" dela kargua hartzea: "Ohorea da gure herriaren tamaina txikitik Euroeskualdeari eta Europari ekarpena egiteko aukera izango dugulako eta erantzunkizuna bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan erantzunetan asmatu behar dugulako”, nabarmendu du.
Bestalde, Chivitek adierazi du Euroeskualdearen papera finkatu egin dela eskualde bideratzailea izateagatik.

