Skip to main content

Herri gisa "jauzi bat" egiteko aukera dagoela aldarrikatu du Gure Eskuk Arantzazun

Politika

Ane Garitaonandia

2025, mar. 31 - 10:03

Gure Eskuren zuzendaritzako kideek eta kide ohiek herri gisa "jauzi bat" egiteko aukera dagoela eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela nabarmendu dute Arantzazun.

Bertaratutakoak, hamabi urteotako lana partekatzeaz gain gaur egungo testuinguru politikoaz aritu dira. Nabarmendu dute Indarrak batzeko eta herri libre bat izan nahi dugula eta elkarrekin erabaki nahi dugula aldarrikatzeko garaia dela; horretarako, ekainaren 7ko Bilboko mobilizazio nazionala giltzarria izango dela azaldu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista