Hainbat eragile, plataforma eta norbanako batuko dira Palestinaren aldeko mobilizaziora
Politika
Maria Blanco Martin
2026, api. 22 - 15:04
Gernika-Palestina plataformak apirilaren 25ean Donostian egingo den mobilizazioaren atxikimenduen eguneraketa aurkeztu du. Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren bezperan egingo dute mobilizazioa. Hainbat eragile plataforma eta norbanako batu dira deialdira: AEK, Pello Reparaz, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Gernika Memoriaren Lekuko, besteak beste.

















