Gorenak berretsi ditu Voxen aurkako protesten zigorrak
Politika
Gaizka Leitza Alduncin
2026, ots. 05 - 12:02
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu Bilbon Voxen mitin baten aurkako protestetan parte hartu zuten hamabi pertsonari ezarritako espetxe zigorrak. 2019ko urriaren 20an jazo zen gertakaria, Euskalduna Jauregiaren inguruan, alderdi ultraeskuindarrak arratsaldeko seietan mitina egiteko asmoa zuenean.

