Gernikako Estatutuan jasotako eskumen guztiak lortzeko lanean ari da Eusko Jaurlaritza
Politika
Udane Arbeo
2025, abu. 29 - 14:08
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bilera erronda zabaldu du gainontzeko alderdiekin, datozen hilabeteetan euskal agendan izango diren gaiak partekatzeko. Gernikako Estatutuari dagokionez, Imanol Pradales lehendakariak esan du eskumen guztiak eskualdatzeko ahalegin guztiak egiten dabiltzala eta Estatutu Itun berri bat lortzeko konpromisoari eusten diotela.

