Skip to main content

‘Gernika’ Bilbora aldi baterako ekartzea baztertu du beste behin ere Espainiako Gobernuak

Politika

Uxue Garro Irastorza

2026, api. 08 - 12:04

Espainiako Gobernuak ezezkoa eman dio beste behin ere Picassoren ‘Gernika’ artelana aldi baterako Bilbora ekartzeko eskakizunari. Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak koadroa Guggenheim museora ekartzea baztertu du astearte honetan Madrilgo Senatuan, Igotz Lopez EAJko senatariaren galderari erantzunez. Jeltzaleek Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrena ospatzeko testuinguruan luzatu dute azken eskaera, baina Urtasunek ezezkoa berretsi du, egun margolana kokatuta dagoen Madrilgo Reina Sofia museoko txosten teknikoan oinarrituta.

Datorren apirilaren 26an 89 urte egingo ditu nazien Kondor Legioak Gernika bonben bitartez suntsitu izanak. 2027ko urteurrenari begira gauzatu dute, beraz, eskaera.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista