GEBehatokiak Martuteneko espetxearen eraikinean dagoen ondarea babesteko neurriak eskatu ditu
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
Giza Eskubideen Euskal Erakundeak Martuteneko espetxearen eraikinean dagoen ondarea babesteko neurriak eskatu ditu. Izan ere, joan den martxoaren 23an lau erakunde memorialistek espetxea “memoria historikoaren leku” izendatzea eta haren historiaren elementu adierazgarriak babestea eskatu zuten. Erakundeak adierazi duenez, bertan urbanizazio berri bat eraiki nahi dute, eta horren harira, Donostiako Udalarekin, Gogora Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin elkarrizketa bat izateko zain daudela jakinarazi dute.
Horiek horrela, eraikinaren egungo kudeatzaileari, hau da, Eusko Jaurlaritzari hainbat neurri hartzeko iradoki diote. Batetik, balio historikoa duten elementuen bilduma egitea, horiek katalogatzea eta artxibatzea. Espetxean daude artxiboak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen artxibo historikoetan gorde, duela hainbat urte, Donostiako alkate ohi Eneko Goiaren bultzadaz egin zen bezala.
Bestetik, eraikina hondatu ez dadin, segurtasun-neurriak bermatzea eskatu dute. Ildo horretan, azpimarratu dute balio historikoa duen eraikin bat itxi eta eraitsi bitartean, jendea bertara sartzen dela “ondarea lapurtzeko edo eraikuntza degradatzen duten gizalegearen aurkako ekintzak egiteko”.

















