Skip to main content

Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Iratxe Sorzabalen absoluzioaren aurka eta epaiketa errepikatzea eskatu du

Politika

Ane Garitaonandia

2025, eka. 05 - 10:06

Espainiako Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Iratxe Sorzabalen aurkako auzian emandako absoluzioaren kontra, eta epaiketa errepikatzea eskatu du, beste epaimahai batekin. Sorzabal 1995ean Irunen izandako atentatu baten harira epaitu zuten, baina Auzitegi Nazionalak maiatzean absolbitu zuen, atxiloketan jasandako tratu txarrak direla eta.

Maiatzaren 8an, Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorzabal absolbitu zuen, eta epaian adierazi zuen Guardia Zibilak tratu gizagabea eman ziola atxiloketan, 2001eko martxoan. Sorzabalek Irungo ekintzan parte hartu zuela idatzi zuen, baina epaian adierazi zuten idatzi hori baliogabea zela, akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuta lortu zelako, torturapean.

Fiskalak, ordea, uste du Sorzabalen aitorpena borondatez egindako ekintza bat izan zela, eta ez dagoela kutsatua tortura salaketarengatik. Horregatik, epaia baliogabetzeko eta epaiketa berria egiteko eskatu du, beste epaimahai batekin.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista