Fiskaltzak artxibatu egin du 78ko sanferminetako gertakariak argitzeko eskaera
Politika
Irune Rejano Oyarzun
2025, urr. 14 - 15:10
Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Fiskaltzak errefusatu egin du 1978ko Sanferminetan Iruñean tiroz hildako Germán Rodriguezen heriotzaren inguruko ikerketa abiatzea.
Erabaki horrek geldiarazi egiten du Sanferminak 78 Gogoan elkarteak eta biktimaren senideek aurkeztutako eskaera, gertaerak argitzea eta polizia-operatibo harekin lotutako dokumentazio ofizial guztia eskuratzea eskatzen baitzuten.