Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak ez ditu onartu oposizioko alderdiek aurkeztutako 2026ko aurrekontuen zuzenketak

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, abe. 09 - 14:12

Astearte honetan 2026ko aurrekontu proiektuari jarritako zuzenketak ezabaidatzeko osoko bilkura egin dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk, Alderdi Popularrak, Sumarrek eta Voxek zuzenketak aurkeztu dituzte, hala ere, Jaurlaritzak atzera bota ditu. Gauzak horrela, aurrekontuak abenduraren 23an behin betiko onartuko dituzte, EAJ eta PSEren gehiengoarekin.
Noel D’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak oposizioko alderdiei egotzi die akordioa lortzeko “benetako borondaterik” jarri ez izana. Hala ere, azaldu duenez, prest daude EH Bilduk, Alderdi Popularrak, Sumarrek eta Voxek aurkeztu dituzten ekarpenak gehitzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista