Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak dermatosi nodularraren aurkako txertaketa zabaltzea eskatu du

Politika

Ainhoa Lainsa Merino

2026, mar. 03 - 12:03

Eusko Jaurlaritzak dermatosi nodularraren aurkako txertaketa zabaltzea eskatu dio Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, Aragoin kasu berri bat agertu ondoren. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak EAE osoa I. txertaketa eremuan sartzea eskatu du, Arabako eta Bizkaiko lurraldeak barne. Hala, 80.000 dosi eskatu ditu bertako behi-aziendaren babesa bermatzeko, eta horrekin batera hilketa sanitarioari lotutako neurriak malgutzea, besteak beste.
Jaurlaritzak gutun bidez helarazi dio eskaera saileko ministroari, Aragoiko foku berriaren “hurbiltasunak eragiten duen zaurgarritasun-egoera” eta “eguneratutako irizpide epidemiologikoetan oinarritutako erantzun koordinatua emateko beharra” azpimarratuz.
Otsailaren 27ko azken fokua Huescan izan zen, euskal hiriburuetatik 210 kilometrora. Aurretik Katalunian baieztatutako kasuak erakusten du “EAEra dagoen distantzia pixkanaka murrizten ari dela” eta, hortaz, “arriskua objektiboki handitzen ari dela”. Hala ere, Jaurlaritzak abeltzaintza sektoreari lasaitasun mezua helarazi nahi izan dio, adieraziz “bere interesak irmotasunez defendatzen” jarraituko duela eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela “animalien osasuna, ustiategien bideragarritasun ekonomikoa eta Euskadiko landa-ingurunearen etorkizuna” babesteko.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista