Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Pentsiodunen Mugimenduak iragarri dituen mobilizazioekin
Politika
Maite de Felipe Suso
2025, ira. 16 - 15:09
Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako mobilizazioekin. Hauek gutxieneko pentsioa EAEko gutxieneko soldatarekin parekatzearen alde egingo dira: irailaren 20an Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta 25ean berriz Gasteizen.
Pentsiodunen Mugimendua bost hilabetez lanean aritu da Herri Ekimen Legegilearen aldeko babesa lortzeko. Horrela, 144.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte eta horiek Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ere. Alabaina, horren aurrean Jaurlaritzak egindako txostenak kutsu politikoa duela salatu du mugimenduak eta beraz, euren iritziz alderdiek ez dute inolako asmorik erantzun bat emateko.