Skip to main content

Espainiako Poliziak atxilotutako bi gazteak behin behinean aske utzi dituzte

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 29 - 13:07

Espainiako Poliziak atxilotutako bi gazteak behin behinean aske utzi ditu Bilboko guardiako epaitegiak. Zehaztu dutenez, gazteak “lesio, gorroto delitua eta desordena publikoak” egotzita utzi dituzte aske. Hala ere, biek ala biek epaitegian agertu beharko dute deitzen dieten bakoitzean.

Espainiako Poliziaren arabera uztailaren 19an taberna batean zegoen gizon baten aurka oldartu ziren. Gizonezkoak salaketa aurkeztu ondoren identifikatu eta atxilotu zituzten bi gazteak. Baieztatu dutenez ikertekak zabalik jarraitzen du eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Atxiloketak salatu eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du Aske Antolakundeak astearte honetan Muskizen. Bertan, atxiloketak “Munduko Kopako finalaren geroztik Espainiako nazionalismoaren aldetik abian jarritako oldarraldiaren testuinguruan” kokatu dituzte. Plataformaren iritziz “militantzia politikoa” izan da atxiloketen benetako arrazoia. 

Bestalde, jakinarazi dute 20 orduz ez zutela atxilotutako gazteetako baten inguruko informaziorik jaso, haien hitzetan, “Poliziak ukatu egin baitzion legearen arabera egin dezakeen deia egitea”. Hori dela eta Aske Antolakundeak salatu du denbora horretan zehar ez zutela axiloketaren zergatia ezagutu, noiz pasako zen epailearen aurretik, ezta noiz utziko zuten aske ere.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista