Ertzaintzak U12an zauritutako gaztearen ikerketa oraindik zabalik dagoela adierazi du Segurtasun Sailak
Politika
Maite de Felipe Suso
2025, aza. 12 - 12:11
Urriaren 12an, Ertzaintzak gazte arabar bat zauritu zuen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, momentuz, ez ditu gertakariak onartu, eta oraindik ikerketa abian dagoela adierazi du. Era berean, gaztearekin harremanetan jarri zirela adierazi dute, ikertua izaten ari zela jakin zezan. Hamaikak zaurituari egindako elkarrizketaren bidez, arabarraren bertsioa ezagutzeko aukera izan du.