Skip to main content

Errugabetzat jo du Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegiak

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 03 - 13:07

Errugabetzat jo du Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegiak. Hori dela eta, haren aurkako akusazioak bertan behera geratu dira eta Urrutikoetxeak ez du aukerarik izango helegitea aurkezteko. Beraz, 10 eguneko epean Espainiako estatuaren esku utz lezakete. Horiek horrela, Ziburuko eta Donibane Lohizuneko euskal preso eta iheslari politikoen aldeko Erantzun komiteak elkarretaratzea egin dute Urrutikoetxeari elkartasuna adierazteko.

Apirilean epaitua izan zen Josu Urrutikoetxea 2002tik 2005era bitartean ETAkidea izan zela leporatuta. Orduan, Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen eta Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua ere eskatu zuen. Urrutikoetxeak, epaiketan ETAko kidea izan zela onartu bazuen ere, ukatu egin zuen leporatzen zioten “helburu terroristak zituen gaizkile elkarteko” buruzagia izatea.

EH Baik “berri ona” dela adierazi du, haien hitzetan “epaiak berretsi egin du auzi honek ez duela lekurik Euskal Herrian irekitako bake eta konponbide prozesuaren testuinguruan”. Hala ere, elkarteak Frantziako Estatuari dei egin dio Urrutikoetxearen kontrako euroagindua ez betearazteko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista