Skip to main content

Ehunka pertsonek justizia eskatu dute Kerman Villaterentzat, Mitikako atezainak hildako gaztearentzat

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, abe. 15 - 11:12

Ehunka pertsona bildu dira larunbat honetan Gasteizen ‘Justizia Kermanentzat’ herri plataformak deitutako elkarretaratzean. Otsailean, Mitika diskotekako atezainak ustez Kerman Villateri emandako kolpe baten ondorioz hil zen gaztea.
Segurtasun langileak bederatzi hilabete eman ditu kartzelan eta orain Arabako Probintzia Auzitegiak aske uztea erabaki du. Horren aurrean, Villateren familiak justizia eskatu du, eta bertso, aurresku eta minutu bateko isiltasunarekin oroitu dute Kerman.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista