EH Bilduk 10 urtetan etxebizitzaren arazoarekin amaitzeko konpromisoa hartu du
Politika
Xabi Ealo
'Euskal Herrian posible egin' etxebizitza politika publikoen aldeko kanpaina nazionalari hasiera eman dio EH Bilduk Bilbon egin duen agerraldian. Etxebizitzaren auzia hamar urtetan konpontzeko konpromisoa hartu du koalizio subiranistak.
Etxebizitzaren krisiaren baitan, EH Bilduk lan programatiko, instituzionala eta soziala zabalduko du, egun euskal herritarren arazo nagusienetako bati konponbidea jartzeko. Ildo beretik, Otxandianok adierazi du etxebizitzaren merkatua interbenitu behar dela. EH Bilduren eledunak, gaineratu du azkenengo hamarkada galdu dela eta erantzukizun politikoak badaudela, eta ez dituela inork bere gain hartu nahi; era berean, EAJ eta PSEren koalizio gobernua kritikatu du, eta esan du PSEk ezin duela eta EAJk ez duela nahi. Nafarroan, bestalde, aldaketa egon dela adierazi du Laura Aznalek, baina esan du etxebizitza politika ausartagoak behar direla.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Oskar Matute Espainiako Kongresuko kideak ere hartu dute parte saioan.

















