Skip to main content

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako aurrekontua onartu du

Politika

Ainhoa Lainsa Merino

2025, abe. 30 - 12:12
Astelehenean, Bizkaiko Batzar Nagusiek 2026rako Aurrekontu Orokorren Foru Araua onartu zuten, EAJren eta PSEren babesarekin. Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako aurrekontua 11.320,3 milioi eurokoa da, eta horrek %4ko hazkundea dakar aurreko urtearekin alderatuta. Kopuru horretatik, 2.249,2 milioi euro aldundiak zuzenean kudeatuko dituen kontuentzat dira, eta 1.716,2 milioi bederatzi departamentuen artean banatuko dira.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista