Skip to main content

Biriatun atxilotutako gizona aske utzi dute

Politika

Maria Blanco Martin

2026, Maiatza 20 - 15:05
Frantziako Poliziak harrapatutako Urruñako militante politikoa libre utzi dute kargurik gabe.. Astearte goizean atxilotu zuten Biriatun sare sozialetan “terrorismoa goraipatu izana” leporatuta , eta arratsaldean gizonaren bikotekideak deklaratu zuen. Hasiera batean atxiloaldia luzatu zioten eta asteazken honetan libre utzi dute

Mariel Garrigos Baionako prokuradoreak emandako azalpenen arabera, sare sozialetan “terrorismoaren gorazarre” egiten duen bideoa zabaldu zuen akusatuak. Urruñako ikastolako irakasleek, langileek eta zuzendaritzak babesa adierazi diote, zentro horretan egiten baitu lan irakasle gisa, eta elkarretaratzea deitu zuten astearte arratsaldean Urruñako pilota plazan.

Testuinguru politiko honetan, pasa den larunbatean manifestazioa egin zuten Baionan Ipar Euskal Herriko hainbat mugimendu politiko eta sozialetako bostehun bat militantek, azken hilabeteetako jazarpen politikoa eta errepresioa salatzeko. 2024an eta 2025ean, Ipar Euskal Herriko 31 ekintzaile auzipetu zituzten bederatzi epaiketetan. Mobilizazioan amnistia aldarrikatu zuten eta preso politiko, iheslari zein deportatuei babesa adierazi zieten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista