Skip to main content

Bertan behera geratu da Israelek Espainiako Estatuan duen ordezkariaren hitzaldia Bilbon

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 15 - 13:09

Bertan behera geratu da Dana Erlich, Israelek Espainiako Estatuan duen ordezkariak Bilbon eman behar zuen hitzaldia. Antolatzaileen arabera, protestak direla eta hartu dute erabakia. Izan ere, ekitaldiak zer esana eragin du sare sozialetan. Esaterako, Palestinarekin Elkartasuna elkarteak prentsaurrekoa deitu zuen pasa den ostiralean, ordezkariaren bisita salatzeko.
Adierazi zuten “onartezina” dela Israelgo “estatu genozidaren” ordezkari instituzionalaren eta negozioetarako harremanen arduradunaren etorrera eta beraz, manifestazioa egin behar zutela hitzaldiaren egunean. Elkartea pozik agertu da konferentzia bertan behera geratu delako eta ohartarazi du “sionismoaren eta bere konplize guztien aurkako borrokan tinko jarraituko dutela”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista