Skip to main content

Gurrutxagak eta Torrek ez dute deklaratu Baionan euskaraz egiteko aukera ezagatik

Politika

Irene Garitagoitia Beitia

2025, api. 11 - 15:04

Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak deklaratzera deituta zeuden ostiral honetan. Pasa den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eginiko ekintza batengatik daude auziperatuta. Hain zuzen ere, Baionako auzitegiko sarrera ‘Justizia Euskararentzat’ margotu izanagatik. Lapurdiko hiriburuko epaitegi horretan azaldu dira biak, baina ez dute deklaratu, euskaraz egiteko aukerarik ez dietelako eman

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista