Autobus ibiltari batek Zabalza auzia ezagutaraziko du, poliziak erail zuenetik 40 urte igaro direnean
Politika
Maite de Felipe Suso
2025, aza. 26 - 13:11
Asteazken honetan 40 urte bete dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza Altzan, Donostian, atxilotu eta hil arte torturatu zuela. Omenaldia egin diote Donostian, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean, lore eskaintza eginaz, bertan erail baitzuen poliziak.
Zabalza autobus gidaria zen eta horregatik autobus ibiltari batekin bere auzia ezagutaraziko dute Euskal Herriko hainbat txokotan barrena. Ibilgailua asteazken honetatik ostiralera arte Donostian izango da. Ondoren, zenbait egun iraungo duen bidaiari ekingo diote. Tartean, abenduaren 11an, Altzan egingo du geldialdia, gaztea han atxilotu baitzuten.