Skip to main content

Athleticeko zaleen aurka kargatu du Ertzaintzak Bilbon

Politika

Irati Alvarez

2025, mar. 18 - 13:03

Bilbon, martxoaren 13 gauean athletickzaleen auka kargatu zuen berriz Ertzaintzak. Egun hartan Europa ligako final-laurdena jokatu zuen talde txurigorriak Erromaren aurka Bilbon. Ertzaintzak sekulako segurtasun dispositiboa antolatu zuen, Bilboko Udalak aitortutakoaren arabera, hainbat protokolo eta neurri probatzeko asmoz. Denera hamabi pertsona atxilotu zituzten, Italiatik etorritako lau eta bertako zortzi. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hamabost ertzain ere zauritu zituzten eta baita bi segurtasun zaindari ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista