Skip to main content

Aroztegiko auzian akusazioak negoziazioa hautsi du eta epaiketa astelehenean hasiko da

Politika

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 15 - 12:05

Azaldu dutenez, joan den astean fiskaltzak jakinarazi zien akordio bat zegoela, baina handik egun batzuetara jakin dute enpresak ez duela onartu. Negoziazioetan, fiskaltza eta Palacio de Arozteguia SM enpresa prest agertu dira "talde kriminalaren akusazioa" bertan behera uzteko; ez ordea, erantzukizun zibilarena. Horrela, 43 milioi euroko kalte-ordaina lortzeko eskaerari eutsi dio.

Beraz, epaiketa astelehenean hasiko da eta Aroztegiko Elkartasun Komiteak epaiketa asterako prestatu duen egitarauak aurrera egingo du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista