Arantza Zulueta eta Jon Enparantza espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Politika
Ainhoa Lainsa Merino
2026, ots. 04 - 13:02
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, 13/13 sumarioaren harira. 2022an, epaitegi honek ezarritako 7 eta 4 urteko espetxe zigorrak berretsi egin ditu urtarrilaren 7an Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala, urtarrilaren 28an, Auzitegi Nazionalak 10 eguneko epea eman zien gehienez abokatuei biak espetxera sartzeko, eta bestela, atxiloketa agindua emango duela adierazi du.