Skip to main content

Arabako kontzejuetako hauteskundeetara aurkezteko epea irekita dago urriaren 21era arte

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 30 - 14:09

Dagoeneko irekita dago Arabako kontzejuetako hauteskundeetan hautagaitzak aurkezteko epea. Arabako Foru Aldundiak iragarritakoaren arabera, azaroaren 23an egingo dira eta guztira 3.000 herritarrek izango dute bozkatzeko aukera.  

Era berean, jakinarazi dute hautagaitzak banakakoak izango direla eta urriaren 21a baino lehen aurkeztu beharko direla. Hautagaitzarik aurkezten ez den kasuetan, botoa emateko orria hutsik egongo da eta beraz, hautesleek idatzi beharko dituzte herritarren izenak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista