Skip to main content

Arabako Foru Aldundiak eskatu du indarkeria matxistagatik jasotako laguntzak kotizazio gabeko pentsiotik salbuesteko

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 23 - 15:09

Arabako Foru Aldundiak Espainiako Estatuari indarrean dagoen araudia aldatzeko eskatuko dio, indarkeria matxistagatik jasotako kalte-ordainak kotizazio gabeko pentsioen kalkulutik salbuetsi ahal izateko.

Aldundiak proposatu du aldaketa hau, sexu-abusuen biktima izandako emakume bati baliaezintasun pentsioa kendu ziotelako. Azaldu dutenez, Arartekoak esku hartu behar izan zuen kasu horretan, biktimak 20.000 euroko kalte-ordaina jaso zuen eta, horren ondorioz pentsioa galdu zuen.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista