Altsasuko Udalari 42.000 euroko isuna jarri dio Nafarroako Gobernuak, gaztetxean izandako hainbat kontzerturengatik
Politika
Gaizka Leitza Alduncin
2026, urt. 14 - 14:01
Nafarroako Gobernuak 42.000 euroko isuna jarri dio Altsasuko Udalari, herriko gaztetxean egindako zazpi kontzertu direla eta. Isuna Guardia Zibilak aurkeztutako zazpi salaketetan oinarritzen da, eta 6.000 eurokoa da kontzertu bakoitzeko.
Zigor prozedura Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak abiatu du, 2024ko martxotik 2025eko irailera bitartean egindako ekitaldiengatik. Gaztetxea 1990ean okupatu zuten, baina eraikina udalaren jabetzakoa da.