Alfredo Espinosa, Gerra Zibilean fusilatutako sailburu bakarra, frankismoaren biktimatzat aitortu dute
Politika
Ane Garitaonandia
2025, api. 02 - 09:04
Eusko Jaurlaritzak Alfredo Espinosa Orive Eusko Jaurlaritzaren lehen Osasun sailburu izan zena gogoratzeko ekitaldia egin du Bilboko Carlton hotelean, eta bera eta haren emazte Francisca Gomez, eta Alfredo eta Maria Victoria seme-alabak ere frankismoaren biktimatzat aitortu dituzte.
Jose Agirre Urrestarazu komandantearekin batera, frankistek 1937ko ekainaren 26an hil zuten Alfredo Espinosa Orive. Familiak aspaldidanik eskatua zuen haren biktima aitortza.

