Aldaketarako helburua duen elkarlanaren alde egin du EH Bilduk
Politika
Irati Alvarez
2025, abu. 29 - 14:08
Mahai politikoarekin abiatu du ikasturtea EH Bilduk. Batzarraren ostean, Arnaldo Otegi koalizioaren idazkari nagusiak prentsaurrekoa egin du ostial honetan. Ezagutarazi duenez, egungo “erronkak” aztertu dituzte, mundu mailatik hasita. Euskal Herriari dagokionez, Otegik azpimarratu du “akordio zabalen alde” daudela, baina “gauzak aldatzeko” baldin bada soilik.